LOMCEri ez, Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki

Nola egiten diete irakasleek eta eskolek aurre, egunero-egunero, LOMCEren ereduari?

 
 

LOMCEri aurre egin eta Euskal Herrirako hezkuntza propioa eraikitzeko “Gure Gida” izeneko txostena argitaratu zuten 2014ko udaberrian hainbat hezkuntza eragilek: ELAk, LABek, EILASek, Ikasle Abertzaleak, Ikastolen Elkarteak, UEUk eta Hik Hasik. Bertan, ildo pedagogikoa eta arlo curricularra zehazteaz gainera, Espainiako hezkuntza erreformak dakartzan ondorioak ekiditeko edota murrizteko hainbat proposamen egiten dira. Euskal Herriko hezkuntza propioaren eredua eraikitzen eta indartzen jarraitze aldera, justizia sozialean oinarritutako eredu pedagogiko inklusiboa  eta oinarrizko konpententziak ardatz dituen euskal curriculuma proposatzen dira.

Gida argitaratu berritan, LOMCEri aurre egiteko proposatzen ziren neurrien artean “desobedientzia” hitzak, hau da, “estatuak inposaturiko kanpo ebaluaziorik ez egiteko” irizpideak hartu zuen protagonismorik handiena. Eta, hein batean, ingurune askotan eztabaida neurri horren gaineko gogoeta egitera murriztu zen. Gidan, baina, irakasleek zein ikastetxeek euren eguneroko jardunean txerta ditzaketen —eta txertatzen dituzten— hamaika ekinbide jorratzea ere proposatzen da. Labur bada ere, Euskal Herriko ikastetxeetan egunero aplikatzen diren praktika on horiek zerrendatu nahi genituzte hurrengo lerroetan. Nork bere lanaz hausnar dezan, eta ikus dezan eguneroko praktikarekin nola ari den sustatzen hezkuntza-eredu berdinzale, parekide
eta euskaldun bat, eta era berean, eguneroko praktikan LOMCEren hainbat alderdiri aurre egiten. Azken batean, galdetegi hau irakasle eta eskola bakoitzari bere jardunaren gaineko gogoeta egin, eta norbere eskolaren indarguneez nahiz ahulguneez ohartzeko balioko dion erreminta izatea nahi genuke.

 

Zure eskola-komunitateak —eta zuk, irakasle— aplikatzen al ditu, aplikatzeko bidean lanean ari al da, ala ez ditu aplikatzen LOMCE-k eraginik izan ez dezan “Gure Gidak” proposaten dituen neurriok?      BAI           Bidean      EZ

LOMCEri aurre egin eta Euskal Herrirako hezkuntza propioa eraikitzeko “Gure Gida” izeneko txostena argitaratu zuten 2014ko udaberrian hainbat hezkuntza eragilek: ELAk, LABek, EILASek, Ikasle Abertzaleak, Ikastolen Elkarteak, UEUk eta Hik Hasik. Bertan, ildo pedagogikoa eta arlo curricularra zehazteaz gainera, Espainiako hezkuntza erreformak dakartzan ondorioak ekiditeko edota murrizteko hainbat proposamen egiten dira. Euskal Herriko hezkuntza propioaren eredua eraikitzen eta indartzen jarraitze aldera, justizia sozialean oinarritutako eredu pedagogiko inklusiboa  eta oinarrizko konpententziak ardatz dituen euskal curriculuma proposatzen dira.

Gida argitaratu berritan, LOMCEri aurre egiteko proposatzen ziren neurrien artean “desobedientzia” hitzak, hau da, “estatuak inposaturiko kanpo ebaluaziorik ez egiteko” irizpideak hartu zuen protagonismorik handiena. Eta, hein batean, ingurune askotan eztabaida neurri horren gaineko gogoeta egitera murriztu zen. Gidan, baina, irakasleek zein ikastetxeek euren eguneroko jardunean txerta ditzaketen —eta txertatzen dituzten— hamaika ekinbide jorratzea ere proposatzen da. Labur bada ere, Euskal Herriko ikastetxeetan egunero aplikatzen diren praktika on horiek zerrendatu nahi genituzte hurrengo lerroetan. Nork bere lanaz hausnar dezan, eta ikus dezan eguneroko praktikarekin nola ari den sustatzen hezkuntza-eredu berdinzale, parekide eta euskaldun bat, eta era berean, eguneroko praktikan LOMCEren hainbat alderdiri aurre egiten. Azken batean, galdetegi hau irakasle eta eskola bakoitzari bere jardunaren gaineko gogoeta egin, eta norbere eskolaren indarguneez nahiz ahulguneez ohartzeko balioko dion erreminta izatea nahi genuke.

Ildo pedagogiko berritzailea

*  Gure eskolan gizarteko desabantaila eta desoreka sozial, ekonomiko, ­pertsonal, kolektiboak… konpentsatzen saiatzen gara, haur eta gazte orori ­aukera berdinak izateko baldintzak sortuz.

*  Ikasle guztien ikaskuntza prozesua hobetzeko, euren artean egiten duten praktikaz sistematikoki hausnartzen dugu, egunerokotasuneko eta gertuko jendarteari erantzun egokia emanaz eta etengabeko berrikuntza eraikiz.

*  Ikasle bakoitzak bere gaitasun, potentzialtasun eta aukerak ahal bezainbeste gara ditzan beharreko bitartekoak jartzen ditugu.

*  Gure ikastetxea jakintzaren sorkuntzarako eta hezkuntza-praktikak ­hobetzeko eragile da.

*  Mundu ikuskera eta sinesmen ezberdinen lanketa, giza-balioen hezkuntza aniztasuna, ezberdintasunekiko errespetua, kritikotasuna, elkartasuna, ­justizia soziala, inguruarekiko interdependentzia eta errespetua, jasangarritasuna, etab. oinarri izango dituen hezkuntza bultzatzen dugu.

Inklusibotasuna, ardatz

*  Inklusibotasuna da gure eskolaren ardatz.

*  Hezkuntza langileek, ikasleek, familiek eta/edo haien ordezkari legalek, jendarte-eragileek, den-denok hartzen dugu parte eskolan, denen artean ­osatzen dugu komunitatea eta sarea.

Herria, subjektu hezitzailea

*  Herritarrak eta herria subjektu gisa irudikatzen ditugu eta horrexegatik ­herri eta auzoak haurren ikaskuntza prozesuan txertatzen saiatzen gara.

*  Herriko kulturaren, hizkuntzaren eta bertako identitatearen garapenaren alde egiten dugu.

Oinarrizko konpententziak, erreferente nagusi

*  Konpetentzien garapenari zuzendutako marko metodologikoa dugu, eta ezagutza modu eraginkorrean sortu eta erabiltzeko aukera ematen duen ­marko metodologikoan sormena eta parte-hartzea ikaskuntzarako oinarrizko gako bihurtzen ditugu.

*  Sormena, eszenatoki anitzak aurreikusi eta egoera berriei aurre egiten ­ikastearekin lotzen saiatzen gara, alternatiba eta ondorio ezberdinak baloratuz eta erantzun ezberdinak sortuz.

*  Elkarrekin, elkar-lanean, elkarrizketan eta eztabaida kritikoan oinarrituz ­ikasten dugu.

 

Ebaluazio aurrerakoia

*  Ebaluazio modu aurreratuak erabiltzen ditugu: ebaluaziorako egoera ­errealak proposatuz; ezagutza anitzen erabilera ahalbidetuz; ebaluazioa ikaste prozesuko hainbat unetan kokatuz; aurre ezagutzak, esperientziak, jarrerak eta ohituren identifikazioak bermatuz; auto-erregulazioa sustatuz; etab.

 
Euskal Herriko errealitatea kontuan hartu
*  Euskal Herriko errealitatea lantzen dugu bere dimentsio ezberdinetan: ­linguistikoa, kulturala, soziala, historikoa, geografikoa, politikoa…

*  Tokian tokiko curriculum edota hezkuntza proiektuak garatzen ditugu.

*  Gure ikastetxean sortzen diren curriculumak, hezkuntza proiektuak, ­material pedagogikoak, etab. denen eskura jarri eta elkarbanatu egiten ditugu.

Parte-hartzea sustatu

*  Ikastetxe bakoitzean kide guztien (zuzendaritza, hezkuntza-langile, ­familia, ikasle eta herritar) parte-hartzea eta erabakitze ahalmena bermatu eta erabaki guztiak modu parte-hartzaile eta demokratikoan hartzera konpro­metitzen gara.

*  Gure ikastetxean hezkuntza komunitatea osatzen duten estamentu ­guztien parte-hartzea eta erabakitze ahalmena guztien esku dago. Hau ­bermatzeko ikastetxeetako organo nagusia demokratikoki antolatuta dago.

*  Ikastetxeetan batzarrak sustatzen ditugu.

*  Herri edo auzoetako hezkuntza mahai edo batzordeetan parte hartzen­ ­dugu.    

Euskara, zutabe
*  Eskolan euskara hizkuntza-ardatza izateko konpromisoa hartua dugu ­eta horretarako bitartekoak jarriak, bai ikasgelan eta baita eskolako gainerako ­eremu guztietan ere.    

*  Herriko gainerako erakunde eta eragileekin ikastetxeko eremutik haratago zabalduko den hizkuntza proiektu osatua aplikatzen dugu, ikasleak ­euskalduntzeaz gain, beste hizkuntza batzuk ikasteko ateak zabalduz.

Parekidetasuna bermatu

*  Gure eskolako programazioak (helburuak, edukiak, metodologia, antolaketa, materialak, harremanak, hizkuntza, espazioak, ebaluazioa) modu ­hezkidetzailean diseinatzen eta garatzen ditugu.