Hazi Hezi

COVID-19arekin BIZItzen ikasten

COVID-19arekin BIZItzen ikasten

Koronabirusari aurre egiteko eskura daukagun prebentzio-neurri garrantzitsua geure buruak banako eta talde gisa babestea da. Ezarritako neurriez gain, elikadura, ariketa fisikoa eta emozioak zaintzeak lagun gaitzake, helduak eta gure haurrak, osasuntsu egoten.

Hazi Hezi

Umea haur bilakatzen denekoa

Umea haur bilakatzen denekoa

Zaila izaten da guraso eta hezitzaile askorentzako 2tik 3 urtera bitarteko aroa, haurrek garapen handia bizi baitute sasoi horretan. Alvaro Beñaranen arabera, mugimendua, kontrola, bereizketa eta frustrazioa ongi ulertzeak lagundu diezaioke helduari haurraren energia eta inpultsoak modu egokian bideratzen.  

Albistea

"Natura: eskola bizia" jardunaldia egingo dugu azaroaren 14an, Andoaingo Bastero Kulturgunean

"Natura: eskola bizia" jardunaldia egingo dugu azaroaren 14an, Andoaingo Bastero Kulturgunean

Naturak haurren garapenean, hala nola motorean nola kognitiboan eta sozializazio-mailan dituen onurez jabetuta, eta bereziki COVID-19aren testuinguruan aire zabalean egoteak dituen abantailak kontuan izanda, naturak heziketagune gisa dituen balioak mahai gainean jarriko ditugu azaroaren 14an Andoaingo Bastero Kulturgunean egingo dugun jardunaldian, Natura: eskola bizia izenburupean.

Dagoeneko izen-ematea zabalik dago Hik Hasiren webgunean.

 

Hazi Hezi

Kalean da Hazi Heziren 34. zenbakia

Kalean da Hazi Heziren 34. zenbakia

Kalean da udazkeneko Hazi Hezi aldizkaria. Gai nagusian Komunikazio Ez Bortitza jorratu dugu Nerea Mendizabalekin, eta elkarrizketa nagusia Landarlaneko Garazi Auzmendirekin izan dugu.

Gaurkoa: Josu Ozaita

Hik Hasi-k 25 urte

Gai nagusia: Komunikazio Ez Bortitza

Elkarrizketa: Garazi Auzmendi

Gurasoak mintzo: Pandemia baten erdian jaiotzea

Hausnarketagaia COVID-19arekin bizitzen ikasiz

Kontsultak

Jolasgela: Alazne Ugartetxearekin

Haurdunaldia: COVID-19aren eragina

Lehen urteak: Umea haur bilakatzen denekoa

Urte gozoak: Mimoz zaindu beharreko etapa aldaketa

Nerabezaroa: Emozioen leherketa-garaia

Hala bazan ez bazan: Oihane Perea

Sormenaz: Aire Ahizpak

Iritzia: Juan Kruz Lakasta

 

Albistea

Osasun-egoera dela-eta, udaberrira atzeratu dugu Tafallako jardunaldia

Osasun-egoera dela-eta, udaberrira atzeratu dugu Tafallako jardunaldia

Urriaren 30-31n Tafallara joatekoak ginen, Agerraldiarekin elkalanean, “Autonomia, iniziatiba eta sormenaren lanketa jaiotzetik nerabezarora” hezkuntza-jardunaldiak burutzera, baina COVID-19ak Nafarroan izan duen zabalkundea dela-eta eta nafar Gobernuak hartu dituen neurriek baldintzatuta, ekitaldia udaberrira atzeratzea erabaki du Hik Hasik. Data aurrerago jakinaraziko da. 

Hik Hasi

Nola kokatu behar du bere burua euskal hezkuntza komunitateak ikasturte honetan?

Ziurgabetasun garaiak bizi ditugu, oro har, Euskal Herrian zein munduan. Badirudi hori izango dela mende honetako adierazgarri nagusienetakoa. 2008an krisi ekonomikoa, egun pandemia, auskalo zer etorriko den hurrena. Ez dakigu eta ez dakigunaren aurrean prestatzea ez da erraza.