Azken albisteak

Hezkuntzari loturiko gaiak eta ahotsak hedatzen ditugu, profesionaltasunez, euskal ikuspegiarekin eta aditu eta kolaboratzaile sare zabalarekin lankidetzan.
 Image
2009/05/22

Bizi euskal eskola! igandean Iruñean

Baigorriko kolegioak ikasgela elebidun berria izango du

Baigorriko kolegioan ikasgela elebiduna irekiko da datorren ikasturtean Bordeleko Akademiako Errektoreak jakinarazi duenez. Hiriburuko kolegioa ere, elebiduna izango da irailetik aurrera eta bi horiekin eskaintza indartu dela nabarmendu nahi izan du EEPk.

Irakurtzen jarraitu

Biharko ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla salatu dute sindikatuek

ELA, LAB, EILAS, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuen ustez “gehiegizkoak eta greba eskubidearen aurkakoak” dira biharko greba orokorrerako Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarri dituzten gutxieneko zerbitzuak.

Irakurtzen jarraitu

Hik Hasiko bilera

Kaixo denoi!Datorren maiatzaren 28an (osteguna) bilera egingo dugu Hik Hasin, 18:30etan.  Hau da aurreikusi dugun gai-ordena:  1. INFORMAZIOA
    - El Secret de la lluna
    - Kubako monografikoa
    - Konstruktibismoa jardunaldia. Balorazioa
 
2. X. UDAKO TOPAKETAK
    - Hasierako ekitaldiaren diseinua
    - Ikastaroen berri
    - Ikastaroetako arduradunak izendatzea 3. HIK HASI SARIA ETA BAZKARIA 4. GURASOEN ALDIZKARIA BESTERIK5. BESTERIK
    - Zuek proposatutakoak  Besterik ez. Eskertuko genizueke etortzerik baduzuen edo ez maiatzaren 22a (datorren ostirala) baino lehen baieztatzea. Eskerrik asko eta ondo ibili bitartean.  

Irakurtzen jarraitu

Ikastetxeek eta haur eskolek ateak zabalduko beharko dituzte etzi

Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren arabera, etzi izango den greba egunean, aurreko grebetan ez bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeak eta haur eskolak zabaldu beharko dituzte, eta ikasleei “arreta” eman.

Irakurtzen jarraitu