Kaixo denoi! Zer moduz? Martxoa iritsi zaigu dagoeneko, eta zuekin bilera egiteko unea ere bai. Martxoaren 12an (osteguna) egingo dugu bilera HIK HASIn 18:00etan, eta ondoren sagardotegira joango gara. Hau da bilerarako aurreikusi dugun GAI-ZERRENDA: INFORMATZEKO:
- Kooperatibaren sorrera.
- Kubako bidaia: balorazioa, monografikoa.
- Konstruktibismo jardunaldia.
- Holandako bidaia: informazioa.
- 140. aldizkaria
- Monografikoak.
- Gida.
- Katalunia.
- Ondare kulturalaren transmisioa. EZTABAIDATZEKO:
- Aldizkari berria: Gurasoentzako aldizkari bat egiteko ideia darabilkigu buruan. Zuekin hausnartu nahi dugu ideia horren gainean.
- Topaketak: Hitzartuta dauden ikastaroak azaldu, eta hutsuenak detektatu.
- Facebook: Hik Hasik aukera zabaldu du sare sozial horretan. Zein erabilpen eman diezaiokegu? BESTERIK:
- Zuek proposatutakoak Besterik ez. Eskertuko genizueke etortzerik baduzuen edo ez martxoaren 9a (datorren astelehena) baino lehen baieztatzea. Eskerrik asko eta ondo-ondo izan bitartean.