Bizi euskal eskola! lelopean egingo du Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak urtero euskal eskola publikoaren alde egiten duen festa. Iruñean izango da, datorren igandean, eta Takoneran eta Antoniutti parkean izango dira ekitaldi nagusiak.

14. edizioa izango du aurten Sortzen-Ikasbatuazen jaiak, eta hiru gune nagusi izango dira: Takonera, Antoniutti parkea eta Gazte Gunea. 10:00etan emango diote hasiera jaiari Takoneran, eta hortik aurrera egitarau zabala izango da antolatzaileek aurreratu dutenez: musika taldeak, bertsolariak edota Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira, beste askoren artean.

Aurten, Haur Esokolak Euskaraz plataformako kideek ere, jaian parte hartuko dute eta euren aldarrikapena zabalduko dute igandean: 0-3 urte arteko zikloa euskaraz eskaintzea, alegia.