Hik Hasiren XV. Udako Topaketetan izena emateko epea amaitu bada ere, egingo diren hainbat ikastarotan bada oraindik tokia. Horien artean daude,1. “Irakaslea bere jardueraren aurrean: metodo berriak prestakuntzan”, 5. “Kalea esploratu, eraldatu eta ikasi!”, 6.“Eskola libre eta demokratikoak”, 11. “Pentsamendu autonomoa eta sortzailea komunikazio enpatikoan”, 13. “Euskal mitologia eskoletan", 14. “Heziketa emozionala”, 17. “Bideoa: editatzen ikasi, Pinnacle Studio programaren bidez”, 18. “Dantza eta gorputz hizkuntza”, 20. “Espresio tailerra”, 26. “Zeinu hizkuntza”, eta, 30. “Pikler Loczy: bortxakeriarik gabeko heziketa”.

Ikastaro horiek betetzen diren arte izena emateko aukera dago www.hikhasi.eus webgunearen bitartez.

Donostiako EHUn eta Ekintza ikastolan izango dira ikastaroak, uztailaren 2, 3 eta 4an goizeko 9:00etatik 14:00etara.