'COVID-19aren Liburu Zuria'-k hezkuntzarako proposamenak biltzen ditu, diagnosiaz gain

'COVID-19aren Liburu Zuria'-k hezkuntzarako proposamenak biltzen ditu, diagnosiaz gain

Arlo askotariko 40 profesional eta ikerlarik baino gehiagok COVID-19aren Liburu Zuria plazaratu dute, pandemiari erantzuteko proposamen zehatzak bilduz, hala nola, hezkuntzan, osasungintzan, arlo sozialean eta ekonomian. Hk Hasi egitasmo pedagogikoak bertan parte hartu du eta hemen irakur daiteke osoki.

0-3 formazioko 8. promozioko hezitzaileek ikasturte honetako azken formazio personala burutu dute asteburuan Alvaro Beñaranekin

0-3 formazioko 8. promozioko hezitzaileek ikasturte honetako azken formazio personala burutu dute asteburuan Alvaro Beñaranekin

0-6 etapako aditu tituluko zaintzako espezialitateko hezitzaileek formazio pertsonala izan dute asteburu honetan Alvaro Beñaran psikomotrizistarekin. Datorren ikasturterako izen-ematea zabalik dago, ekainaren 14a arte.

Zabalik dago Psikomotrizitate Erlazionala formazioko izen-ematea

Zabalik dago Psikomotrizitate Erlazionala formazioko izen-ematea

Mapi Urrestik gidatuko du aurten ere  psikomotrizitate erlazionaleko ikastaroa. Urresti psikologoa, sexologoa eta harreman psikomotrizista da. 15 urteko esperientzia du familiekin, irakasleekin nahiz hezkuntzako profesionalekin lanean, eta bera ere aurrez irakasle izana da Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Unibertsitatean. Bere jardunean haurra eta helduaren arteko harremanean jartzen du arreta.

2021-22 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskainiko da laugarrenez.

Informazioa eta izen ematea hemen.

Sonia Kliassek eman du asteburuko saioa 0-6 formazioan

Sonia Kliassek eman du asteburuko saioa 0-6 formazioan

Sozializazio baketsua eta Sozilalizazio erremintak eraikitzen 0-3an izenburuko saioak eskaini ditu Sonia Kliass Waldorf eta Pikler pedagogietako aditu kataluniarrak 0-6 formazioaren barruan pasa den asteburuan.

Hik Hasiren gomendioa Liburuaren egunerako: Joseba Sarrionandia

Hik Hasiren gomendioa Liburuaren egunerako: Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandia Euskal Herrira etorri dela ospatuz, eta Liburuaren Eguna gogoratuz, hona hemen Hik Hasiren liburu-gomendioa: Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako. Hausnarketa sustatzeko eta pentsamenduaren autonomia eta ikuspegi kritikoa lantzeko 130 ipuin eta 130 marrazkiz osatutako liburua da. Eskaera egiteko: hikhasi@hikhasi.eus