Azken albisteak

Hezkuntzari loturiko gaiak eta ahotsak hedatzen ditugu, profesionaltasunez, euskal ikuspegiarekin eta aditu eta kolaboratzaile sare zabalarekin lankidetzan.

132. alean, zer?

Hik Hasiren hurrengo zenbakian hauek agertko dira: - GAIA: Elikadura- ELKARRIZKETA: Rafael Cristobal psikologoa. HUHEZIko (MU) irakaslea.

Irakurtzen jarraitu
 Image
2008/09/15

Kalean da 131.alea

1. buletina

HIK HASIko lagunok, agur,Bistan duzue sortu berri dugun BULETIN DIGITALAren 1. zenbakia.Euskal Herriko hezkuntzan gertatzen ari diren pasarte garrantzitsuenak agertuko dira bertan. Eta jakina, Hik Hasi egitasmoarenak ere bai.ZORIONAK ETA ESKERRAK eman nahi dizkizuegu zuei guztioi Hik Hasiren egitasmoa babesten, indartzen eta gorpuzten laguntzeagatik. Ea, bada, gure hezkuntza hobetzen jarraitzen dugun, pausoz pauso, urratsez urrats, DENON ARTEAN.

Irakurtzen jarraitu

1.000 ikasgela gehiago lau urtetan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, 2012. urtean egun baino 1.000 ikasgela gehiago izango ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako heziketa zentroen sare publikoak. Hezkuntza Sailak aurkeztu duen ikastetxe publikoen azpiegiturak hobetzeko ezohiko planak jasotzen duenez, 700 milioi euroko aurrekontua izango da berrikuntzak egiteko.

Irakurtzen jarraitu

Ikasle guztiak eskolan hasi dira

Irailaren bigarren astea iritsi da eta horrekin batera Euskal Herriko ikasle gehienek eskolarako bidea hartu dute gaur. Guztira, 284.000 ikasle hasiko dira gaur eskolan; 84.000 Nafarroan eta gainerakoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Irakurtzen jarraitu