HIK HASIko lagunok, agur,Bistan duzue sortu berri dugun BULETIN DIGITALAren 1. zenbakia.Euskal Herriko hezkuntzan gertatzen ari diren pasarte garrantzitsuenak agertuko dira bertan. Eta jakina, Hik Hasi egitasmoarenak ere bai.ZORIONAK ETA ESKERRAK eman nahi dizkizuegu zuei guztioi Hik Hasiren egitasmoa babesten, indartzen eta gorpuzten laguntzeagatik. Ea, bada, gure hezkuntza hobetzen jarraitzen dugun, pausoz pauso, urratsez urrats, DENON ARTEAN.