Azken albisteak

Hezkuntzari loturiko gaiak eta ahotsak hedatzen ditugu, profesionaltasunez, euskal ikuspegiarekin eta aditu eta kolaboratzaile sare zabalarekin lankidetzan.
 Image
2013/02/08

Mahai-ingurua: Espainiako hezkuntza-erreforma aztergai

Ikastolak diru publikoarekin lagundu ahal izateko lege koadro berri bat aztertzeko bilkurak hasi dituzte

Bilkurak eta mobilizazioak egiten ari dira Baionako Suprefetak Hendaiako Herriko Etxeak ikastola laguntzea mehatxupean jarri ostean.Seaskako lehendakari Paxkal Indo eta Colette Capdevielle diputatu sozialistak bilkura egin dute Falloux legea nola egokitu edota ikastolen diruztatze publikoa ahalbidetuko duen lege berri bat nola osatu aztertzeko. Legea egokitu ezean, eta 1850eko Falloux Legea aplikatuz, Hendaiako Herriko Etxeak ezingo luke hango ikastola lagundu Suprefetak mehatxu egin zuenez, eta Seaskako beste hamaika ikastolaren etorkizuna ere zalantzan egon liteke.

Irakurtzen jarraitu

Milaka lagun elkartu dira Hendaian, Seaskaren alde

Ipar Euskal Herriko ikastolei diru publikoa emateko debekuaren aurka milaka lagun atera ziren kalera joan den larunbatean, Hendaian. Baionako suprefetak, 'Falloux legea' aitzakia hartuta, herriko ikastolari laguntzeko Hendaiako udalari ezarritako debekua salatu zuten, eta neurri horrek Hendaiakoa ez ezik Seaskako ikastola guztiak arriskuan jartzen dituela ohartarazi . Seaskako ordezkariak eta Frantxua Maitia Euskal Erakunde Publikoko presidentea Baionako suprefetarekin bilduko dira gaur.

Irakurtzen jarraitu
 Image
2013/01/31

Arantza Goiburu hik hasi-ko lankidea hil da

 Image
2013/01/29

Juan Kruz IGERABIDE: Munduarekiko harreman emozionalaren irakurketa eskaintzen dio ipuinak haurrari