Ipar Euskal Herriko ikastolei diru publikoa emateko debekuaren aurka milaka lagun atera ziren kalera joan den larunbatean, Hendaian. Baionako suprefetak, 'Falloux legea' aitzakia hartuta, herriko ikastolari laguntzeko Hendaiako udalari ezarritako debekua salatu zuten, eta neurri horrek Hendaiakoa ez ezik Seaskako ikastola guztiak arriskuan jartzen dituela ohartarazi . Seaskako ordezkariak eta Frantxua Maitia Euskal Erakunde Publikoko presidentea Baionako suprefetarekin bilduko dira gaur.