Neus Sanmartí aditua ebaluazioaz aritu da Hik Hasiren 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' graduondokoan

2023-02-13

Pasa den asteburuan, Hik Hasik gonbidaturik, Euskal Herrian izan da Neus Sanmartí ebaluazioan aditua den katalana. Hik Hasiren Lehen Hezkuntza eraldatzen graduondokoan formazio saioa eman du eta ebaluazio hezigarrian sakontzeko aukera izan dute parte-hartzaileek.

Eraldaketa guztiak ebaluazioa aldatzetik abiatzen direla azpimarratu du Neus Sanmartí Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle ohiak; alegia, ebaluazioa aldatu gabe ez dagoela eraldaketarik. Esaldi horren azpian dagoena arakatzen, aztertzen eta hausnartzen jarri ditu formazioko irakasleak eta ebaluazio hezigarria praktikan jartzeko gakoak aletu dituzte.

 
 
Neus Sanmartí aditua ebaluazioaz aritu da Hik Hasiren 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' graduondokoan