HH eta LHko irakasleentzako gitarra ikastaroa Xirula Mirularen eskutik

2019-09-18

Xirula Mirulak antolatzen duen XI Gitarra Ikastaro hau musika tresna honetaz deus ez dakitenei zuzendua dago. Hutsetik hasi eta solfeoa arazo izan gabe, nozio minimo batzuk lantzen dira gitarrarekin eta kantuan. Aurreko ikastaroetan ehundik gora kanta landu dituzte, erdiak baino gehiago eskola girokoak, eta herrikoiak eta gaur egungoak gainerakoak.

Saioak asteartetan izango dira 19:00etatik 20:30era urriaren 15ean hasita. Eta taldea txikia izango da, ohi bezala, zortzi lagun ingurukoa.

Informazio gehiagorako: 943 463 555 (17:00-19:00 bitartean) eta xirula@euskalnet.net