Azken egunak uztailaren 1eko "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" jardunaldian izena emateko

2019-06-21

Ekainaren 25ean amaitzen da "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" jardunaldian izena emateko epea. Aurten Hik Hasiren Udako Topaketek 20 urte betetzen dituztenez, mahai inguruak antolatu dira uztailaren 1erako, Donostiako EHUn. Partaideen artean izango dira Juan Jose Ibarretxe, Joseba Azkarraga Etxagibel, Idurre Eskisabel, Maitane Arnoso, Marga Iñiguez, Arcadi Oliveres, Txusa Balbas, Jon Sarasua, Ion Errea, Aritz Otxandiano, Heike Freire, Tamara Claveria eta David Fernandez.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

 
 
Azken egunak uztailaren 1eko "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" jardunaldian izena emateko

Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere, 2019ko uztail hasieran egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango dira Hik Hasi-ren ibilbidean. Horrexegatik, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko da aurtengoan.

Berrikuntza batekin gatoz: Uztailaren 1ean "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" izenburupean mahai-inguruak egingo dira. Euskal hezkuntzak dituen erronkei begiratu nahi zaie ikuspegi desberdinetatik. Xedea da ohiko mugetatik atera eta balizko errealitate berrietara jauzi egitea. Horretarako, Euskal Herriko nahiz kanpoko pentsalariak, ekintzaileak, aitzindariak... gonbidatu nahi izan ditugu hezkuntzaren inguruko hausnarketak hezitzaileekin nahiz bestelako profesionalekin partekatzera: kulturaren, soziologiaren, ekonomiaren, ekologiaren, filosofiaren, zientziaren... arloko adituak eta arituak izango dira. Hezkuntzaren gaineko gogoeta egiteko bi galdera nagusi planteatuko zaizkie partaideei:

1. 10-20 urte barru nolako gizartea irudikatzen duzu? Zein izango dira premia nagusiak? Zeri erantzun beharko zaio?
2. Horretarako zer-nolako hezkuntza behar da? Nola hezi behar ditugu haur eta gazteak?

 

EGITARAUA:

Goizean

8:30  Dokumentazio banaketa

9:00   Hasierako hitzaldia

  • Juan Jose Ibarretxe, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia eta, gaur egun, Agirre Center-eko zuzendaria.

9:30   1. Mahai-ingurua:

  • Joseba Azkarraga Etxagibel, soziologoa eta EHUko irakaslea
  • Idurre Eskisabel, kazetari-idazlea eta antropologoa
  • Maitane Arnoso, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako presidentea eta EHUko ikerlaria

11:45-12:15 Atsedenaldia

12:15   2. Mahai-ingurua (gaztelaniaz)

  • Marga Iñiguez, nazioarteko aholkularia sormenean eta berrikuntzan
  • Arcadi Oliveres, ekonomilaria eta bakearen eta justizia sozialaren aktibista
  • Iñaki Alonso, Save The Children-eko koordinatzailea EAEn

14:00-16:00 Bazkaria

Arratsaldean

16:00   3. Mahai-ingurua

  • Jon Sarasua, filosofoa, idazlea eta MUko irakaslea
  • Ion Errea, EHUko zientzialaria
  • Aritz Otxandiano, Berrikuntza Sozialeko arduraduna Fagor Taldean

17:45   4. Mahai-ingurua (gaztelaniaz)

  • Heike Freire, pedagogoa eta heziketa berdean aditua
  • Tamara Claveria, AMUGE Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteko lehendakariordea
  • David Fernandez, CUPeko kidea eta kazetaria

19:30    Amaiera

 

PREZIOAK

 Prezio arrunta 40 euro
 Harpidedunak 10 euro
 Langabetuak 30 euro
 Uztailaren 2, 3 eta 4ko ohiko ikastaroak egingo dituztenek DOAN

Ordainketa transferentziaz egitea aukeratu baduzu, zure matrikula aintzat hartua izan dadin diru-sarrera egin behar duzu kontu zenbaki honetan: LABORAL KUTXA ES31 - 3035 - 0036 - 15 - 0360062005

 

*Ikastetxeko harpidetza bakoitzaz irakasle bat balia liteke.

*Ikasleak bere matrikula bertan behera utzi nahi badu, hau da, baja eman nahi badu, ondoko irizpideak aplikatuko dira:

-Ekainaren 20a baino lehen abisatuta: %100 itzuliko da.

-Ekainaren 20tik 30era abisatuta: %50 itzuliko da.

-Uztailaren 1etik aurrera: ez da ordaindutakorik itzuliko.

*Ekainaren 20an mezu bat jasoko duzu helbide elektronikoan, topaketen egitaraua eta dagokion ikastaroko xehetasunak adieraziz.

Izen ematea: ekainak 25 arte

Tokia: Donostiako EHU

IZENA EMAN