Plaza batzuk geratzen dira oraindik Hik Hasik, zazpigarrenez, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat antolatu duen formazioan

2019-05-24

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, haur txikiekin lanean aritzen diren hezitzaileei zuzenduta bi urteko formazioa eskainiko du Hik Hasi-k, zazpigarrenez. Oraingoan aldaketa batekin: bi ikasturteetarako edo lehen ikasturterako soilik egin ahalko da matrikula.

Hauexek dira formazioan landuko diren oinarri nagusiak:

  1. ikasturtea - 2019/2020 (0-3 aldia). EMMI PIKLER pediatraren oinarri teorikoa izango da jarraituko den ildo pedagogiko nagusia: ZAINKETAK, MUGIMENDU ASKEA, LOA, PARDEL ALDAKETA, JATORDUAK, SOZIALIZAZIOA, eta abar landuko dira.
  2. ikasturtea - 2020/2021 (0-6 aldia). Hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutuko dira: LORIZ MALAGUZZI eta Reggio Emilia, RUDOLF STEINER eta Waldorf eskola, MARIA MONTESSORI, Pedagogia Sistemikoa, heziketa berdea, REBECA eta MAURICIO WILD...

Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezitzaileek emango dute prestakuntza.

PREZIOAK:

Aukera dago matrikula bi ikasturteetarako egiteko edo lehen ikasturterako soilik egiteko.

  • 2 Ikasturteak: 2.500 euro (matrikula 460 euro eta 85 euroko hileroko kuota 24 hilabetez)
  • 1. ikasturtea soilik: 1.450 euro (matrikula 460 euroko eta 99 euroko hileroko kuota 10 hilabetez)

EGITARAU OSOA

IZENA EMATEKO

 
 
Plaza batzuk geratzen dira oraindik Hik Hasik, zazpigarrenez, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat antolatu duen formazioan

 

OHARRAK (ondo irakurri):

  • Lehentasuna bi ikasturteetarako matrikula egiten dutenek izango dute.
  • Izena ematean 460 euroko matrikula ordaindu behar da. Eta orduan izango da pertsona hori onartua.
  • Eusko Jaurlaritzak homogolatutako ikastaroa da.
  • Saio gehienak Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean egingo dira.
  • Hik Hasi aldizkariko harpidedunei 410 euro kostako zaie matrikula; Hazi Hezi-ko harpidedunei 440; eta Hik Hasi eta Hazi Hezi-ko harpidedunei 395.
  • Prezioan hamaiketakoak eta otorduak sartuta daude.
  • Egitarau osoa alboko PDF dokumentuan ageri da.
  • 1. ikasturteko egitaraua itxita dago; 2. ikasturteko egitarauean, berriz, datak zehaztea falta da, nahiz eta programa dokumentuan ageri dena izan.
  • Ikasturte bakoitzean 100 orduko asistentzia bermatu behar du ikasleak.
  • Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da eta jarraian ordainketa, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

EGITARAU OSOA

IZENA EMATEKO

Albiste gehiago