Hik Hasik ikasturte osoko hiru formazio eskainiko ditu aurten, eta izen-ematea zabalik dago dagoeneko webgunean: 


Lehen Hezkuntza Eraldatzen: Aritz Larretaren eta Alvaro Beñaranen koordinaziopean. +info
Jirafaren Hizkuntza: Nerea Mendizabal Komunikazio Ez-Bortitzeko formatzailearekin. +info
Psikomotrizitate erlazionala: Mapi Urresti psikomotrizistarekin. +info

  • Lehen Hezkuntza Eraldatzen

Edukiak: Tutore gogoetatsuaren rola, 6-12 adin tarteko haurren ezaugarriak, hezkuntza proiektuaren prozesua,
espazioaren antolaketa, ebaluazio hezigarria,
pedagogia sistemikoa...

Koordinatzaile pedagogikoa: Aritz Larreta

Formazio pertsonaleko koordinatzailea: Alvaro Beñaran

Ikusi aurkezpen-bideoa hemen

  • Jirafaren hizkuntza (Komunikazio Ez- Bortitza)

Edukiak: Adierazpen zintzoa, entzute enpatikoa, errurik
gabeko guneak sortzeko trebetasuna; gatazken
kudeaketa; amorruaren kudeaketarako trebetasuna;
mugak jartzeko trebetasuna; ikasleen autoestimua
elikatzeko trebetasuna...

Formatzailea: Nerea Mendizabal

 

  • Psikomotrizitate erlazioanala:

Edukiak: Gorputzaren bidezko komunikazioak eskaintzen duen errespetuzko entzutea, itxarotea eta laguntzeko trebetasunak eskuratzen hastea; haurren jolas librea behatzea...

Formatzailea: Mapi Urresti

Ikusi aurkezpen-bideoa hemen.