Uztailaren 3an, astelehenean, DONOSTIAko EHUren "Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia" fakultatean hasiko dira Udako Topaketak goizeko 9:00etan.
Arratsaldeko 16:00etan, saio libre eta irekiak eskainiko dira doan edonorentzat.
Bizkaian, berriz, ostegunean, goizeko 9:00etan hasiko LEIOAko EHUren Magisteritzan.
ARRATSALDEETAKO SAIO IREKIAK (16:00-18:00)
Uztailak 3:
*0.1 GELA: Gure eskolak mila kolore dituelako, ongi etorri eskolara!. Lola Boluda eta Dorleta Mikeo eta Nerea Redondo.
*0.6 GELA: 4 elementuak euskal mitologian. Euskal mitologia irakasteko didaktika bat. Ixabel Millet.
Uztailak 4:
*0.1 GELA: Pentsamendu autonomoa eta sortzailea komunikazio enpatikoan. Miren Camison.
*0.6 GELA: Txotxongilo eta ipuinen mundu magikoa. Alazne Ugartetxea.