Ikasturte berriarekin batera zendu da Xabier Portugal, hainbat ekintzetan parte hartu duen irakasle euskaltzalea. Euskal hezkuntzaren alde beti agertu izan duen jarrera eskertu nahi dio HIK HASIk. Zinema, telebista… eta oro har, irudiaren mundua izan da haren pasioetako bat. Asko lagundu digu arlo horretan. Askotan jo dugu Xabierren laguntza eta aholkuaren bila. Eta beti jakin izan du gure eskariei prestutasunez erantzuten. Guztiagatik, gure eskerrik handiena azaldu nahi dugu.