"Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. ARRUE ikerketa" izenburupean, urtarrilaren 31n Donostiako Kursaal aretoan, VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak egingo dira. Izen emateko epea urtarrilaren 28ra arte.

Soziolinguistika klusterrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin eta ISEI-IVEIrekin lankidetzan antolatu ditu 2013ko jardunaldiak, gai honen inguruan: ikasleen eskolako hizkuntza erabilera.