Nafarroako Iltzarbe herrian kokatuta dagoen UR TANTA eskolak egun bateko lana eta ordezkapen-lanak egiteko aukera eskaintzen ditu. Eskolak bidalitako informazioa jarraian duzu.

Hezkuntza Proiektuaren oinarrietan haurren prozesu naturala bermatzea dugu helburu, bai besteekiko eta inguruarekiko errespetua ere. Aldi berean mugitzeko beharra eta emozioak entzutea eta errespetatzea, enpatia bitartez, eta ikasketen prozesuei erantzuna ematea.
Hezkuntza Berdetik eta Heziketa Sortzailetik hartutako zenbait aspektu ere eskolako dinamikan integratzen ditugu.
 
Ur Tanta eskolan lan egiteko:
Magisteritza eta Euskarako maila altua ezinbestekoak dira ( Eskolan euskara da erabiltzen dugun hizkuntza)
Pertsonal mailan Haur Prebentzioan formazioa baloratzen da, haurren garapen naturalaren eta osasuntsuaren ezaguera oinarrizkoa da eta, tresna errespetagarriak erabili ahal izateko. Ikasketen prozesuetan laguntzeko gaitasuna eta formakuntza ere garrantzitsuak dira.

Horretaz gain baloratzen da:       
  . Ingeleseko ezaguera
  . Psikomotrizitatea
  . Heziketa Sortzailea ( Educación Creadora)
 
Lan eskaintza:
   . Asteazkenetan 4 ordu haur talde batekin ( 9.30retatik 13.30 arte)
   . Ordezkapenak egiteko disponibilidadea
Bidali mesedez zure Curriculum Vitae ahalik eta azkarren helbide honetara: urtantaeskola@hotmail.com