Bizkaiko Foru Aldundiak, Innobasquek-Euskal Berrikuntzarako Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza tea Unibertsitate Sailak eta EHU-Euskal Herriko Unibertsitateak, Leioako Udalak eta Solasgunek antolatuta, urtarrilaren 30ean Bilbon; eta, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean Leioan jardunaldiak egingo dira.Jardunaldien hasiera, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan egingo da, Haurren Hirien Sarea eta Ikas Ingurune Komunitarioen Laborategia aurkeztuko dira.Informazio geghiago: www.solasgune.com

IKAS INGURUNE KOMUNITARIOEN LABORATEGIAREN ETA "HAURRENHIRIENSAREA"REN
AURKEZPEN EKITALDIRA GONBIDAPENA

Eguna:2014ko urtarilak 30

Ordua: 10:00 tik -13:00tara

Lekua: Bizkaia Aretoa (UPV /EHU)
Avenida Abandoibarra, 3
48009 Bilbao

 Gaur egun, gizarte berritzaile eta inklusiboak, ezagutzaren gizarteak, gizarte kohesionatuak, bizitza osorako ikaskuntza, etab. lehentasun eta premia bihurtu dira gure ingurune hurbilean eta baita Europan ere.
 
Hau honela izanik, ezinbestekoa da ingurune lokalak berpentsatu eta berrantolatzeko guneak sortzea; han eraikiko baititugu garapen eredu komunitarioak, espazio komuna berreskuratuz, ardurak partekatuz eta gizarte konpromisoa sendotuz.

Arrazoi hauek medio, Bizkaiko Foru Aldundiak, Innobasquek – Euskal Berrikuntzaren Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Unibertsitate Sailak, EHU - Euskal Herriko Unibertsitateak, Leioako Udalak eta Solasgunek datorren ostegunean, hilak 30, goizeko 10etatik 13etara, Bizkaia Aretoan izango den Ikas Ingurune Komunitarioeen  Laborategiaren eta HaurrenHirienSarearen aurkezpen ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Francesco Tonucci adituaren hitzaldiaz gozatzeko aukeraz gain,  gure herrialdean dauden edo eratu daitezken eredu ezberdinen abiapuntua izan dadin.

Jardunaldiaren edukiak
 

10.00 – Jardunaldiari hasiera (Bizkaiko Foru Aldundia eta EHU)


10.30 - Beharra (Innobasque)


10.50 - Jitoan: HerriguneLeioa (Leioako Udala)


11.10 - Atsedenaldia


11.25 - Francesco Tonucci. La CittádeiBanbini.


12.45 - Galderak


13.15 – Amaiera instituzionala