22. Udako Topaketa Pedagogikoetan 31 ikastaro eskainiko ditu Hik Hasik, eta horietatik 15 berriak dira. Lehen Hezkuntza Eraldatzen ikastaro bereziaz gain, Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekan Aipamen Berezia jaso zuen proiektua landuko dute Jakin-min elkarteko Imanol Alvarezek eta Garikoitz Moyak Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez ikastaroan; Ane Ablanedok lehendabiziko aldiz Neurosiaren prebentzioa ikastaroa eskainiko du; Maite Ruizek Montessoriren pedagogiaz eta metodologiaz; David Herndersor eta Eguzkiñe Jorrinek Natura eskura; euskarari loturiko ikastaro berri ugari izangno dira, eta baita matematika, fisika eta kimikari loturikorik ere. Informazio guztia eta izen-ematea: http://hikhasi.eus/formazioa

Hauek dira ikastaro berriak:

Lehen Hezkuntza eraldatzen. Aritz Larreta, Birginia Pozo, Amaia Artolazabala, Alvaro Beñaran, Ripolleteko El Martinet, Ondarruako Zaldupe herri eskola

Neurosiaren prebentzioa bizitzaren hasieran. Ane Ablanedo

Haurtzaroan bidelagun Montessori ikuspegitik. Maite Ruiz

Natura eskura. David Herndersor eta Eguzkiñe Jorrin

Hausnarketa lantzen elkarrizketa kooperatiboaren bidez. Imanol Alvarez eta Garikoitz Moya

Heziketa eta astrologia psikologikoa. Iraultza pedagogiko bat. Izaro Susperregi

Euskara bereganatzea Haur Hezkuntzan: erabilera, ahozkotasuna eta familiekin elkarlana. Maddalen Aristegi

Irakasle berritsuak Lehen Hezkuntzan: erabilera bermatu eta ahozkoaren lanketa garatu. Arrate Gisasola

Nerabeei hizkuntza-sozializazioan laguntzearen erronka: erabilera, gaitasuna eta jarrerak. Iñaki Eizmendi

Eskola kirola, gogoeta kolektiborako tresna. Oinherriko kideak eta esperientziak

Sormenean hezi, kulturan bizi. Gotzon Barandiaran, Iratxe Retolaza, Ion Celestino

Lanketa pertsonala. Ainhoa Gorostidi

Gamifikatu… eta irabazi! Iera Arrieta

Matematika eskuetan, goazen jolastera! Izaskun Baro

Fisikaren eta kimikaren ikaskuntza Lan Praktikoen bitartez (IKDi3 eredua). Jose Maria Etxabe