Hik Hasiren Udako Topaketetan izena emateko epea amaitu bada ere, hainbat ikastarotan bada tokia oraindik eta izena eman daiteke.
IKASTAROAK IKUSTEKO ETA IZENA EMATEKO
Plazak geratzen diren ikastaroak ondoko hauek dira. Gainerako ikastaroetan jada ezin da izena eman bi arrazoi tarteko: beteta daudelako, edo gutxieneko partaide kopurura iritsi ez eta bertan behera geratu direlako.
LEIOAN:
- Pedagogia Sistemikoa
- Mugak jarri autoestimua zainduz
- Mindfulyoga. Adimena eta gorputza bat eginik
- Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia
- Matematika eskuetara LHn
DONOSTIAN:
- Askatasunean hazi, hezi eta bizi
- Komunikazio Ez Bortitzean sakontze maila
- Dislexia
- Minfulness-a eta gogo-aldartearen kudeaketa hezkuntzan
- Irakurketa eta idazketa konstruktibista
- Jolasa eta jolas terapeutikoa eskolan
- Garapen pertsonala irakasleentzat
- Heriotzaren psikopedagogia
- Ikasleak erakarri euskaraz egin nahi izan dezaten
- Mindfulness-ean oinarritutako jarduerak ikasgelan
- Antzerki teknikak: hezkuntzarako tresna pedagogikoa
- Adimen emozionala hezkuntzan
- SIRIMIRI: oinarrizko yoga teknikak ikasgeletan ongizatea lantzeko
- Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan
- ARTikertuz, Ikus-Artean oinarritutako ikasketa
- Barne sormena lantzeko estrategiak
INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO
EGUNAK:
- Ekainaren 26an eta 27an, LEIOAN
- Uztailaren 2an, 3an eta 4an, DONOSTIAN
PREZIOAK
ikastaro 1 | 2 ikastaro | |
Prezio arrunta | 95 euro | 150 euro |
Prezio bereziak | ||
Hik Hasi-ko harpideak | 60 euro | 100 euro |
Hazi Hezi-ko harpideak | 80 euro | 130 euro |
Hik Hasi-ko eta Hazi Hezi-ko harpideak | 50 euro | 90 euro |
Langabetuak | 60 euro | 100 euro |
EHUko ikasleak | 50 euro | 90 euro |
Ordainketa transferentzia bidez egiteko k/k zenbakia:
- Laboral kutxa: ES31 3035 0036 15 0360062005