Izen-ematea zabalik

Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak uztailaren 2an, 3an eta 4an izango dira Donostian, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean. 21 ikastaro anitz eta berritzaile eskainiko dira uda giroan jakin-mina zorrozteko. Euskal Herriko adituak eta arituak izango ditugu bidelagun.

 

24. edizioa da aurtengoa; 24 urte daramatzagu Euskal Herriko milaka irakasle euskaraz formatzen. Baina ez formatzen soilik, baita elkartzen ere. Hiru egunetan zehar EHUren gelak eta kanpoaldeak Euskal Herri osoko hezitzailez betetzen dira, Hik Hasiren topaketa pedagogikoak elkargune bihurtzen direlarik.

Aurten, topagune hori indartu nahi dugu eta norberak bere ikastaroa egiteaz gain, denok batzea ahalbidetuko duen espazio bat prestatuko dugu. Goizeroko lehen ordu erdian eta azken egunaren amaieran denok elkarrekin partekatuko eta eraikiko dugun espazioa izango da. Elkarrekin, Hik Hasiren hezkuntza komunitatea osatzen dugula ikusteko, bizitzeko eta indartzeko aukera emango digun elkargunea izango da.

 

Ikastaroak ikusi