Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, "TOPALDIA, euskaltzaleen aktibazioa XXI. mendean. Autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea" jardunaldia egingo da urtarrilaren 21ean Durangoko Elkartegian.
Izena ematea zabalik dago. Urtarrilaren 18an amaituko da.

Topaldia aukera ona izaten da gogoetarako eta aurtengoan euskaltzaleen aktibazioa hartu dugu hizpide.  Urtarrilaren 21ean, Durangoko Elkartegian, goiz eta arratsalde, hitzaldi eta ikus entzunezkoen  bidez ikuspegi ezberdinetatik aztertuko dugu  izenburuan proposatutako gaia.

Horretarako jardunaldiaren edukia bost ataletan banatu dugu:

- Lehenengoan, Autoeraketa, autonomia eta mugimendua kontzeptuak landuko ditugu.
- Bigarrenean, hizkuntzaren gaineko diskurtsoak izango ditugu aztergai.
- Hirugarren atalean, euskararen normalizazio prozesuan ahalduntzea eta aktibismoa landuko ditugu, esperientzia ezberdinen bitarteaz.
- Laugarren atalean, ekintza performatiboak ezagutzeko aukera izango dugu.
- Eta bosgarren eta azkeneko atalean euskaltzaleen aktibazio berri baterako zumitzak zeintzuk diren landuko dugu
Diskurtso eta esperientzia ugari ezagutzeko eta aztertzeko aukera izango dugu, aritu eta aditu ezberdinen laguntzarekin. Egitarau interesgarria eta hausnarketa ezinbestekoa proposatzen dugu Topaldian beraz.
Bertan parte hartzeko gonbitea egina dago eta urtarrilaren 18aren aurretik izena eman dezakezue.