Jendetza elkartu zen Iruñeko Antoniutti parkean, euskarazko eskola publikoaren aldeko festan. "Hezkuntza burujabetza" aldarrikatu zuten Sortzen jaian.
Jaia eta aldarria uztartu zituen Sortzen elkarteak Iruñean ospatu zen festan.

Herritar asko batu ziren festan, eta baita ordezkari politiko ugari ere; tartean, Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilaria eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea.