“Hezkuntza Curriculuma eta Gorputz Hezkuntzari buruzko ikerlana” deritzan txostena aurkeztu berri du SOHAT Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldeak. Bertan, 147 zuzendariri, 434 irakasleri, 353 gurasori eta 342 ikasleri egindako galdeketen emaitzak azaltzen dira. Horrez gain, beste hainbat estatutako Hezkuntza Sistemekin egiten da konparaketa, eta, ezinbestean, ikasgaiari askoz ere ordu gehiago eskaini behar zaizkiola ondorioztatzen da.