Atzo erabaki zuten ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek martxoaren 25erako deitutako greba bertan behera uztea. Martxoaren 18an hezkuntza ituna adostu zuten EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta EB-IUk eta horren ondotik hartu dute erabakia sindikatuek. Talde parlamentarioak lortutako akordioak mobilizazioak "birplanteatzera" eraman ditu. Oraindik ere "gabezia eta zehaztasun falta ugari" ikusten dizkiote testuari eta azterketa sakonagoa egingo dute sindikatuek.