Efigenio Amezúa Alcala de Henareseko unibertsitateko "Sexologia: hezkuntza eta sexu aholkularitza" masterreko zuzendaria izan da Donostiako EHUk antolatu duen "Sexologiatik esku-hartze komunitarioa" jardunaldian.

Beste hainbat hizlari ere izan da jardunaldian. Horien artean: SEXUNE sexologoen elkarteko Jorge Ortega eta Elena Jimenz, Basauriko sexu orientazio zentroko Saioa Hernandez, EMAIZE sexologia zentroko Ana Ramirez de Ocáriz, Larraitz Arrondo psikopedagogoa eta sexologoa, eta, amaitzeko, Baze Behin Clown.