Hendaiako ikastolaren afera dela eta, ikastolari beren sostengua erakutsi eta egoeraren larritasuna salatuz Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek bideo bat prestatu dute. Bideoa, Amets Arzallus bertsolari eta Hendaiako ikastolako ikasle ohiarekin batera egin dute.

Iparraldeko haurrek euskaraz ikasteko eskubidea dutelako, eta ikastolak direlako eskubide horren bermea, bideoan pailazoek, Ametsek, eta Hendaiako ikastolako haurrek Baionako suprefetari kantatzen diote. “Gure ikastola” kantua diote kantatzen, eta kantuarekin batera ikastolen historia eta egungo problematika esplikatzen dute. Duela zenbait aste izan ziren pailazoak eta Amets Hendaiako ikastolan bertako haurrekin bideorako irudiak grabatzen. Orain, muntaketa eginik, eta suprefeta egoskorturik, bideoa prentsara zabaltzea eta Hendaiako ikastolaren aldeko mobilizazio kanpainarako erabiltzea erabaki dute.

 

Ostiralean, Hendaiako ikastolako haurrak ikastolatik herriko etxeraino joan dira oinez, eta Errepublika plazan ikasgela bat irudikatu dute.

 

Larunbatean, arratsaldeko 15:00etan manifestazioa deitua dago Baionan.

Animoak eta muxuak ikastolako haurrei, maite zaituztegu!

 

KATXIPORRETA eta AMETS ARZALLUS