Azaroan 14an BILBOko Bizkaia Aretoan egin zen eta azaroaren 15ean DONOSTIAko KURSAALen. Guztira, 880 hezitzaile aritu dira bi egunak kontuan hartuta.Maddalena Tedeschi pedagogoak eta Chiara Spaggiari hezitzaileak hango udal haur-eskolen teoria eta praktika pedagogikoa azaldu dute.Donostiako kasuan, NUPeko Alfredo Hoyuelos irakaslea ere izan da.

Italiako Reggio Emiliako esperientzia ekarri du Hik Hasik Bilbora eta Donostiara. Udazkenero bezala, 0-3 urte bitarteko haurrekin ari diren hezitzaileentzako prestakuntza eskaini da. Aurtengoan, mundu zabalean hain ezagunak diren Italiako Reggio Emiliako Udal Haur Eskoletako esperientzia ezagutzeko aukera izan da.