Hezkuntza Plataformen TOPAGUNEAk deituta, maiatzaren 9an, goizeko 11:15ean, Durangoko Platerunean "Planto 3. mailako azterketari" agerraldia egin da, eta, Herrialde Katalanetako Eskola Intsumituen sarekoekin solasaldia egin da. Horrez gain, Lezon eta Hernanin mobilizazio eta aldarrikapen festa herrikoiak egin dira.Bestalde, EHIGE ikasleen gurasoen elkarteak eta SAREAN Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteak LOMCEren aplikazioaren aurka eta LHko 3. mailan egin nahi diren azterketen aurka agertu dira.

Informazioa: