Itziar Aguirre Arrindak zuzenduta, 2015-2016 ikasturtean Pedagogia Sistemikoaren printzipio teorikoak eta gatazken konponbiderako teknika aplikatuak masterra eskainiko da.

Pedagogia Sistemikoak errealitate zabalago bat barnebiltzen duen hezkuntza paradigma berri bat aurkezten digu: heziketa sistema osatzen duten pertsona guztien emozio eta motibazioen munduan oinarritzen dena. Pedagogia Sistemikoan hezitzailea, ondorengo belaunaldien ezagutzaren kudeatzaile nagusiaren lekuan dago.

Nori zuzendua: hezkuntza arloko profesionalei, gurasoei, psikologoei edota Bert Hellingerren begirada sistemikoan interesaturiko pertsona orori.