Marina Pintos piano eta yoga irakaslea da disko honen egilea. Esperientzia handia du ikasleei zein irakasleei edota helduei kontzentrazio-erlaxazio ikastaroak eskaintzen.
Orain, ORAIN diskoa argitaratu du Hik Hasik. Izan ere, irakasleei eskaintzen zaizkien ikastaroetan euskarazko ariketa grabatuen hutsunea ikusi baita.

Musika-ikasketak egiten ari zela, yogarako zaletasunak harrapatu zuen Marina Pintos piano-jotzailea. Bi diziplina horiek landu ditu azken hogei urteotan. Gaur egun, eskolaz eskola dabil irundarra, yoga egiteak dakartzan onurak partekatu nahian. Eskarmentua abiapuntu hartuta, ­haurrak eta irakasleak trebatzen dihardu, yogaren bidez besteak beste erlaxatzen eta arreta lantzen ikas ­dezaten.

Asana edo jarrera fisikoen bitartez gure gorputza sentitu, lasaitu, indartu, energia harmonikoki mugitu, adimena lasaitu eta kontzentratzen irakatsiko du Marina Pintosek hainbat ikastarotan. Ibilbide luzea egin du irakasleei nahiz haurrei yoga irakasten. “Irakasle edo hezitzaile  izatea ez da lan erraza, berezkoa duen lanaz gain, ikasleen kontzentrazio eza, dispertsioa, motibazio falta, emozio aztoratuak, jarrera desegokiak eta abar presente baitaude”.

Besteetan bezala, harpidedunentzat prezio berezia izango da. Kaleko prezioa 15 eurotan izango bada, 10 eurotan izango da harpidedunentzat.