Eguberrietan, Donostiako EHUko liburutegian informatikako sormen lanak lantzeko jardunaldiak egingo dira neska-mutilentzat: zeure ordenagailua sortu, Minecraft-ekin programatu, bideo-jokoak eta animazioa sortu, robotak mugitu, narrazio digitalak egin, jostailu fabrikan 3D landu, komikiak marraztu...

Euskaraz eta ingeleraz egiteko aukera egongo da.