Aurten, Hik Hasi Topaketen X. edizioa izango dela eta, ikasturtean zehar ere, hainbat jardunaldi antolatzen ari gara. Psikomotrizitateari buruzkoa izan zen lehena, eta, hurrengoa, “Konstruktibismoa eta hezkuntza” izenekoa izango da, apirilaren 25ean, BILBON (Euskalduna Jauregian). Besteak beste, Mario Carretero Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna izango da gurekin. MATRIKULA ZABALIK!
>>> PROGRAMA
9:00 Dokumentazio banaketa
9:30 Konstruktibismoaren ikuspegi orokorra eta betekizuna. LONTXO OIHARTZABAL. LHko eta EHUko irakasle ohia.
10:30 Zergatik konstruktibismoa? Zein dira buru egituraketa nagusiak? Zer ondorio ditu horrek guztiak ikasketa prozesuan? MARIO CARRETERO. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna. Egun AEBetako Harvard Unibertsitatean dihardu. Ikerketa eta liburu ugariren egilea. (gaztelaniaz)
11:30 - 12:00 Atsedenaldia
12:00 "Lurbiran" proiektua. HH - LH. MERTXE AMONDARAIN, Berrobiko San Andres eskolako irakaslea.
12:30 "Hizkuntza lehiaketa" proiektua. HH - LH. ELENA LAIZ eta MINTXA AGIRRE, Zizurkilgo San Millan eskolako irakasleak.
13:00 Zertan zentratu behar du Gizarte Zientziak irakasten dituen irakasleak? Adibide zehatzak jarriko dira. MARIO CARRETERO. (gaztelaniaz)
14:00 - 15:30 Atsedenaldia
15:30 "Gasekin esperimentatzen". DBHko eta BATXILERGOko esperientzia praktikoak. MIKEL ETXANIZ, Pasaia-Lezo lizeoko irakaslea.
16:30 Zertan zentratu behar du, non jarri atentzioa Natur Zientziak irakasten dituen irakasleak? Adibide zehatzak jarriko dira. MARIO CARRETERO. (gaztelaniaz)
MATRIKULAZIOA ZABALIK!
Matrikula arrunta: 60 €
Norbanako harpideak: 30 €
Langabetuak eta ikasleak: 30 €