Urtarrilaren 16an eta 17an Donostiako EHUn egin dira jardunaldiak.Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektuari ekin diote elkarrekin. Proiektua lantzeko eta gizarteratzeko jardunaldi hau antolatu da UEUrekin lankidetzan.  

Hizkuntzaren eta egoera sozio-kulturalaren arteko harremana duela zenbait urte azaleratzen hasi zen soziolinguistikaren jaiotzarekin. Hizkuntzalaritzaren ikuspegi sozialago horri geografiaren garrantzia ere gehitu zion geolinguistikaren jakintza-alor berri samarrak. Hala ere, gutxi hitz egiten da oraindik ere lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz. “Lurraldea eta hizkuntza. Hizkuntza eta lurraldea (I. jardunaldiak)” jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da. Bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez. Izan ere, eragin linguistiko arras ezberdina du hiri handi batean mila etxebizitza berri eraikitzeak edo euskararen arnasgune den herri txiki batean berrehun etxe berri egiteak. Lurralde-antolakuntzaren eta hirigintzaren ohiko egitarauan hizkuntzaren gaineko ikuspegiak ere bere lekua eduki beharko lukeelakoan antolatzen da jardunaldia. Kultura-ondarea ez baitute eraikinek eta naturak soilik osatzen.

Eskuratu hemen jardunaldiaren egitaraua pdf-an: Lurraldea eta Hizkuntza.

 

Helburuak

•  Geografia eta hizkuntzaren arteko harreman estuaz hausnartzea.

   Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak euskararen hiztun-komunitatearengan duen eragin zuzenaz ohartaraztea.

 Eragin hori kontuan har dadin hartu beharreko neurriez hausnartzea, bai kalteak murrizteko bai onurak indartzeko.

 

Edukiak

Urtarrilak 16, osteguna.

8:30-9:00 - Harrera eta dokumentazio banaketa.

9:00-9:30 - Aurkezpena

 Iñaki Alegria, UEUko Talde Eragileko kidea.

 Unai Fernandez de Betoño, Arkitekto doktorea, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.

9:30-12:00 - 1. Lurralde-antolaketa: oinarrizko printzipioak eta ikuspegi desberdinak.

•  Lurraldea eta Hizkuntza. Geografiaren ikuspuntua. Peio Lozano, Geografo doktorea, UPV/EHUko irakaslea.

 Legelariaren ikuspegia. Jose Ignacio Cubero, Zuzenbidean doktorea, UPV/EHUko irakaslea

 Lurraldea hizkuntzetatik. Bizipen eta kudeaketa moduak. Koldo Telleria, Arkitektoa, UPV/EHUko irakaslea.

•  Mahai ingurua. Moderatzailea: Unai Fernandez de Betoño, Arkitekto doktorea, UEUkidea.

12:00-12:15 - Atsedena.

12:15-14:15 - 2. Arnasguneak euskararen herrian: arriskuak.

•  Zuberoako esperientzia. Beñat Etxebeste.

 Busturiako esperientzia. Ziortza Bilbao, Kultura, kirola, hezkuntza eta euskara zinegotzia.

 Zubietako esperientzia. Xabier Mikel Errekondo.

 Zeraingo esperientzia.

  Moderatzailea: Dabid Anaut, Filologoa, euskara teknikaria.

14:15-15:30 - Bazkaria (izena eman behar da)

15:30-17:30 - 3. Arnasguneen garapena Euskal Herritik kanpo.

 Aland Uharteak. Elisabeth Nauclér, Zuzenbidean lizentziatua, Finlandiako Parlamentuko kidea.

 Gales. Meirion Davies.

 Flandria. Wilfried Vandaele,  Informazio eta komunikazio-zientzietan masterra, Flandriako Parlamentuko kidea.

 Moderatzailea: Paul Bilbao, Kontseiluko Idazkari Nagusia.

 

Urtarrilak 17, ostirala.

9:00-9:30 - Harrera.

9:30-12:30 - 4. Lurralde-antolaketa eta gizarte erantzukizuna.

 Lurralde-antolakuntza eta komunitatearen garapena. Igor Ahedo, UPV/EHUko irakaslea.

 Gipuzkoako lurralde-garapena. Zigor Etxeburua eta Ugaitz Iturbe, Gipuzkoako Foru Aldundia.

 Arnasguneak euskararen normalizazio-prozesuan. Iker Salaberria, Kontseiluko koordinatzailea.

11:15-11:45 - Atsedena.

12:30-13:00 5. Ondorioak eta etorkizunerako erronkak.

 Jardunaldiaren Batzorde Akademikoaren eskutik: Iñigo Urrutia, Paul Bilbao eta Unai Fernandez de Betoño.

Eskuratu hemen jardunaldiaren egitaraua pdf-an: Lurraldea eta Hizkuntza

 

Metodologia

Hitzaldiak eta mahai-inguruak garatuko dira.

 

Nori zuzendua

Jardunaldia hizkuntzalaritzaren inguruko adituei zuzentzen zaie bereziki: soziolinguistei, euskara-teknikariei, eta, oro har, euskara indarberritzeko interesa duten guztiei. Halaber, hainbat diziplina arteko gaia izaki, beste zenbait aditurentzat ere interesekoa izango da: geografoentzat, arkitektoentzat, hirigileentzat eta legelarientzat.

 

Matrikulaziorako argibideak

1. Matrikula doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

Izena emateko argibideak:

 Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

 Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

•  Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

 Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

2. Bazkaria: guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:

  Aurretik izena eman behar da, idatzi helbide honetara i.iciar@ueu.org edo deitu 943 82 14 26 (Irati).

 Bazkariaren prezioa 15€ dira eta aurretik ordaindu behar dira kontu korronte honetan: 2095-5035-07-1061480405 (kutxabank). Izen abizenak adierazi ordainagirian.