Azaroaren 25ean, Ikastolen elkarteak antolatuta, "Hezkuntza, legez eta bidez" jardunaldia egin da Bilboko EHUren paraninfoan.Hizlarien artean, Adrian Zelaia, Santi Merino eta Francesc Colomé arituko dira. Ikastolek bere aldetik, gaiaren gainean duten jarrera ADIERAZPENA idatzian agertu zuten.

Abagune berezia dugu euskal hezkuntzan, zuzenean edo bidean ekimen desberdinak eraginez: LOMCE, Heziberri 2020, Nafarroako Euskararen Legearen aldaketa, eraso bortitzak Ikastolen aurka Ipar Euskal Herrian. Agian… Hezkuntza Legea EAEn. Euskal Herriko hezkuntza sistemen zikloa agorturik, aukera berrien atarian?

Testuinguru honetan Ikastolen Elkarteak Legea hartu du eztabaidagai, Legea bidean egonik, hobekuntza esanguratsuak ezartzeko eta berariazko hezkuntza sistema eraikitzeko bide baita. Hezkuntza zerbitzu publikoa eta prozesua bera gogoetagai. Hausnarketa partziala, agian, baina ezinbestekoa.