GARAIAN ikerketa taldeak antolatuta, azaroaren 14an eta 15ean Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateko areto nagusian "Hezkuntza Euskal Herrian atzo eta gaur" jardunaldiak egingo dira.Izena ematea doan egin liteke, EHUko idazkaritzara idatziz: maria.martinez@ehu.esCarlos de Santamaria liburutegian EABren erakusketa dago jarria. Haren inaugurazioko unea da goiko argazkia.

Izena ematen dutenek ziurtagiria jasoko dute jardunaldietan.

 

Hik Hasik ‘Hezkuntza Euskal Herrian atzo eta gaur’ jardunaldian parte hartuko du

Ostiralean, 15:30 eta 17:30 artean “Hezkuntzak arduratzen gaitu” izenburupean tailerra egingo du Hik Hasik. Hezkuntza antolaketaren, herri ikuspegiaren edota prestakuntzaren gainean aurkezpen laburrak egin ondoren, hezkuntza nola hobetu eztabaida-tailerra egingo da.

Hizlarien artean izango dira:

- Sarrera eta kokapena: hik hasi
- Curriculumaren garrantzia: Paulo Iztueta. EHUko irakaslea.
- Irakasleen prestakuntza nola hobetu. Matilde Sainz eta Agurtzane Azpeitia. MUko irakasleak.
- Pentsamendu Kritiko eta sortzailea: Miren Camison. Haur filosofiako irakaslea.

Aurkezpen laburren ondoren, gaurko eta etorkizuneko hezkuntzaz eztabaida-tailerra egingo da, parte hartzen duten guztien artean.

 

SARRERA DOAN izango da.