Urriaren 19an, Donostiako EHUko gelategian, "ESKOLAren eta FAMILIAren arteko harremanak, haurraren garapen osorako lagungarri" jardunaldiak egin ziren.

DURANGOkoentzat oharra:

 

Kaixo DURANGOko jardunaldiko kideok:

Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi dizuegu ostiraleko jardunaldia bertan behera utzi behar izan genuelako Durangoko zinemako baldintza tekniko kaskarren ondorioz. Goiza hartu zenuten prestakuntza egiteko eta ezin izan zenuten inolako formaziorik jaso. Beraz, momentuan azaldu genuen bezala, Donostiako jardunaldira joan ez zinetenoi matrikula-dirua itzuliko dizuegu.

Gure lana errazteko, ondoko datuak bidaltzea eskertuko genizueke: izen-abizenak, sartu zenuten diru-kopurua eta kutxa edo bankuko 20 digitoak. Taldeka ordaindu zenutenoi taldeka itzuliko zaizue dirua. Banatu genizuen Haur Hezkuntzaren gaineko monografikoa, berriz, zuentzat izango da eta ez dizuegu kobratuko. Ea baliogarria zaizuen zuen lanerako.

Sortu diren eragozpenak denon artean gaindituko ditugulakoan eta etorkizunean antzekorik gertatuko ez zaigun esperantzarekin, har ezazue gure agurrik zintzoena.

 

Joxe Mari Auzmendi

HIK HASIko taldekideon izenean