Iragan ostegunean Gasteizko legebiltzarrean ez legezko proposamena onartu zuten, haurreskolak partzuergoko haur eskoletan gaztelera ere erabil dezaten.Legebiltzarrak hartutako erabakia atzerapauso galanta dela iritziz, eta, ez legezko proposamena izanik, Gobernuak erabaki hori bere egin behar du. Hori gerta ez dadin, talde batek presioa eta mobilizazioa egitea erabaki du, Gobernuak horrelako erabakia har ez dezan.  

Hori dela-eta, ostegunerako, hilak 14, 10:00etaik 10:30era Gasteizko parlamentuaren aurrean kontzentrazioa egitea erabaki dute, "Euskararen normalizazio bidean haur eskolak euskaraz" leloarekin. Kontzentrazioa denona izan dadin, lelo hori izango duen pankarta eramango dute, inongo sinadurarik gabe.

Beraz, ostegunean, nahi eta ahal duenak, bertan elkartzera ganbidatzen dute.