Gernika gogoratuz-ek antolatuta, "Elkarrekin pentsatzen ikasi" ikastaroa egingo da Gernikan urtarrilaren 15ean, 16an, 22an eta 23an, eta, otsailaren 12an eta 13an.
Emaileak Miren Camison Goienetxea eta Madrilgo Haur Filosofia zentroko Félix García Moriyón izango dira.
Informazioa 946253558 eta 657799359 telefono zenbakietan.
Izena emateko epea urtarrilaren 13ra artekoa da.

NORI ZUZENDUA

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko irakasleei zuzendua, baita gaian interesa duen persona orori ere. Ikasgai guztietako irakasleriari zuzenduta dago.

 

GAIA

Taldekako elkarrizketaren eta pentsamenduaren dimentsio anitzen heziketarako eta ulermenerako sarrera ikastaroa da. Saio praktikoez gain, Haur Filosofia Hezkuntza Proiektuan kokatzea helburu duen egitasmoaren oinarritze teorikoa eskainiko da. Haurrak eta gazteak, talde elkarrizketan eta pentsamendu sortzaile, kritikoa eta arduratsuan hezteko baliabideak eskainiko dira.

 

HELBURUAK

Irakasleriari eta gaian interesa duen persona orori, Haur Filosofia Hezkuntzan Proiektuaren oinarri teoriko-praktikoa eta kurrikulum ezberdinak aurkeztea.

“Filosofiako ikerketa komunitatearen”  egitasmoa irakasleriari eta interesatutako persona orori hurbiltzea.

Gaitasun filosofikoa bultzatzea; galderak egiten trebatzea eta pentsamendu kritikoa praktikan jartzea.

Elkarrizketa filosofikoa sustatzea partekatutako heziketaren esparruan.

 

METODOLOGIA

· Metodologia partehartzailea eta dinamikoa.

· Elkarrizketa eta ikerketa komunitatea.

· Oinarritze teorikoa.

 

DATAK

Urtarrilak 15, 16:30-20:30. Urtarrilak 16, 10-14 (Saioak euskeraz izango dira).

Urtarrilak 22, 16:30-20:30. Urtarrilak 23, 10-14 (Saioak gaztelaniaz izango dira).

Otsailak 12, 16:30-20:30 (Euskeraz eta gastelaniaz).

*Ostiraletan 16:30etan hasiko da Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleen parte-hartzea errazteko.

 

LEKUA

Musikako Abesbatzaren Egoitzan (Goienkale, Gernika-Lumo). 

 

IRAUPENA

20 ordu presentzialak eta 4 ordu ez presentzialak.

 

IZENA EMATEKO

Fitxa beteta bidali helbide honetara:  mariaoianguren@gernikagogoratuz.org

 

OHARRAK

*Plaza mugatuak.

*Doan izango da.

*Haur Filosofia Zentroak ziurtagiria emango du.