Facebook sare sozialaren bidez, hainbat eta hainbat irakasle bildu dira zerbitzu publikoak jasaten ari diren murrizketen aurrean haien desadostasuna adierazteko. “Denon Hezkuntza” taldea sortzea erabaki dute hainbat ekimen aurrera eraman ahal izateko, “Hezkuntzan Geu Eragile” taldearen lankidetzarekin batera. 

Nahiz eta ikastetxeetako irakasleek hasiera eman dioten haserre horri, beraien asmoa da hezkuntzako eragile guztiokin urratsak ematea, bai guraso, ikasle, zein bestelako langileak.