Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, abenduaren 13an eta 14an, Donostiako Bulebarrean bi karpa jarriko dira, eta egun osoz ekitaldi sorta zabala izango da. Foru Aldundiaz gain, erakunde honek berak sustatutako "Jatorri anitz, herri bat" izeneko dinamika parte hartzailean ari diren 40 eragile sozialek ere bultzatu dute ekimena. 

EGITARAUA:

Ostirala, abenduak 13:

  • Karpa Handia
    • 09:30 -10:00: Ongi Etorria.
    • 10:00 -10:30: Bideo Emanaldia "Gu, Jatorri Anitz, Herri Bat".
    • 10:30-12:00: World Kafea: "Aniztasuna, Kohesio Sozialerako Elementu". Eragileak/udal ordezkariak eta langileak/ herritarrak.
    • 12:00-12:30: Atsedenaldia.
    • 12:30-14:00: Eztabaida: Bizi leku aitortza administratiboak euskal herrian: errolda eta bizi-leku ziurtagiria.
    • 17:00-18:00: Bideo foruma: "Ijito oroimena".
    • 18:00-19:00: Jon Maia bertsolariaren hitzaldia: Emigraziotik bertsolaritzara (gaztelaniaz).
    • 19:00-20:00: Bertso-Hop eta Break Dance saioa: Dj Kanaky, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Izar Mendiguren bertsolariak eta Txino dantzaria.
  • Karpa Txikia
    • 17:00-20:00: Haurrentzako tailerrak.
    • 17:00-18:00: Enaitz ipuin kontalaria.
    • 18:00-19:30: Rap tailerra (11 urtetik gorakoentzat).

Larunbata, abenduak 14:

  • Karpa Handia
    • 10:00 -10:30: Aurkezpena "Jatorri anitz, herri bat dinamika".
    • 10:30-12:00: Eztabaida: Hizkuntza aniztasuna Euskal Herrian: euskara hizkuntza komuna. Paul Bilbao, Euskararen Kontseilua.
    • 12:00-12:30: Atsedenaldia.
    • 12:30-14:00: Eztabaida: Aniztasunaren Kudeaketa Hezkuntzan:Karmengo Ama eta Dunboa Ikas Komunitateak.
    • 17:00-18:00: Bideo foruma: "Gu, Jatorri Anitz, Herri Bat". Juanba Berasategi zinemagilea.
    • 18:00-19:00: Bakarrizketa: "Barri Barrez". Barry Manley.
    • 19:00-20:00: Kontzertua: Esne Beltza Sound System.
  • Karpa Txikia
    • 10:00-14:00: Haurrentzako tailerrak.
    • 10:00 -12:00: Ipuin Kontalaria: Krispuintxo.
    • 12:00-12:30: Atsedenaldia.
    • 12:30-14:00: Munduko jolasen tailerra.
    • 17:00-20:00: Haurrentzako tailerrak.
    • 17:00-18:00: Kontzertu didaktikoa.
    • 18:30-19:30: Puski eta Txurruski pailazoak.