Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak "Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu" ikastaroa antolatu du. Martxoaren 10ean hasiko da eta apirilaren 7an amaituko da.Emailea: Joxerra Gartzia EHUko irakaslea.Informazioa: 943 212 369 telefono zenbakian edota komunikazioa@asmoz.org helbidean. 

Gaur egun ez dago lanbiderik, noiz edo noiz jendaurrean hitz egitera behartzen ez gaituenik. Lanetik kanpo ere, asko eta askotarikoak dira egokitzen zaizkigun komunikazio egoerak: dela prentsaurreko bat eman behar dugula, edo eskualdeko aldizkarirako artikulu bat idatzi, edo gurasoen batzarra gidatu, edo lagun baten ezkontzan hitz batzuk esan...

Ikastaro honetan egoera horiei modu eraginkorrean erantzuten erakutsiko da: zer egin behar duzun eta zer ez, nondik hasi eta nola jarraitu, nola antolatu, zeri arreta eman eta zeri ez...

Hauexek dira ikastaroaren ezaugarri garrantzitsuenak:

· Irakaslea: Joxerra Gartzia; euskal idazle, kazetari eta EHUko irakaslea.
· Praktikan oinarrituriko metodologia du ikastaroak; internet bidezko 15 ikastordu eta tailer praktikoak (aurrez aurreko 16 ikastordu).
· Iraupena: 2014ko martxoaren 10ean hasi eta apirilaren 7an amaituko da.
· Enpresek Tripartita Fundazioaren hobariak eskuratzeko aukera daukate.