Azaroaren 2an, 3an eta 4an Ahoa bete hots jardunaldiak izango dira, bigarren urtez, Mintzola ahozko fabrikaren Villabonako egoitzan. Jardunaldiak Mintzolak berak antolatu ditu, lau elkarteren laguntzaz: Euskal Herriko Bertsolazale Elkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen Elkartea.Informazioa: 

Ildo horretatik, Idatziak ahotsa hartzen duenean goiburupean, hainbat unibertsitate irakaslek, ipuin kontalarik edo bertsolarik bien arteko aldea aztertuko dute. Irakasle, kazetari, aurkezle, bertsolari, antzezle, teknikari eta ahozkotasuna bizi duen ororentzako jardunaldiak dira, bereziki.

 

Egitaraua

Azaroak 2

09:00 / 09:15. SARRERA - AGURRA

09:15 / 10:15. Ahozkoa eta idatzia, bi kultura. Zertan elkarren oztopo, zertan elkarren aberasbide. Luis Mari Larringan (EHU), Arantza Ozaeta (MU-HUHEZI)

10:20 / 11:20. Esatearen ederra, Julia Marin (Itzulidatz)

11:25 / 12:25. Pantaila euskarazko hitzez mintzo. Asier Larrinaga (EITB)

12.45 - 13.10. Saio praktikoa: Arra. Arraroa. Egilea: Oier Guillan. Aktorea: Iñigo Ortega.

13:10 - 14:00. Mahai ingurua: Luis Mari Larringan (EHU), Arantza Ozaeta (MU-HUHEZI), Asier Larrinaga, Oier Guillan, Iñigo Ortega, Julia Marin. Moderatzailea: Lorea Agirre: (MU-HUHEZI)

Azaroak 3

09:00 / 09:15. SARRERA - AGURRA

09:15 / 10:15. Ahoz idatzi, eskuz hitz egin. Joxerra Garzia (EHU)

10:20 / 11:20. Herri kantuen interpretazioa. Ahozko tradizioaren atzetik. Itsaso Arrieta (Labayru)

11:50 / 12:15. Saio praktikoa: Ahozkotasuna- kantagintza: ariketa praktikoak. Ana Elorza (Ahotsak Studio Voices)

12:10 - 12:30. Saio praktikoa: Eskuz esku. Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia

12:30 - 14:00. Mahai ingurua: Joxerra, Garzia, Itsaso Arrieta, Ana Elorza, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia. Moderatzailea: Mikel Urdangarin kantaria.

Azaroak 4

09:00 / 09:15. SARRERA - AGURRA

09:15 / 10:15. Ahozkoaren eta idatziaren arteko interfazeak mintza jardun jakinen eraberritzean: adibide bat Leire Diaz de Gereñu (EHU)

10:20 / 11:20. Ikasteko hitz egin, hitz egiten ikasi. Itziar Elorza (Ikastolen Elkartea)

11:50 / 12:10. Saio praktikoa: Ahotik fantastikara: bi adibide. Bea Egizabal (Kontu kantoi) eta Joxemari Carrere.

12:15 / 13:30. Mahai ingurua: Leire Diaz de Gereñu, Itziar Elorza, Bea Egizabal eta Joxemari Carrere. Moderatzailea: Ibon Manterola (EHU)

13:30 / 14:00. AZKEN ONDORIOAK

Jaitsi egitarauaren diptikoa (PDF, 1,3 Mb)

 

Izen-ematea

Izena emateko, bete ondorengo formularioa edo deitu 943 693870 telefono zenbakira urriaren 19ra bitartean.

Matrikula prezioa

Matrikula arrunta: 60€

Elkarte laguntzaileetako bazkideak: 40€

Ikasle, langabetu eta erretiratuak: 35€

Ordainketa: 2101 0381 01 0012251518 kontu korrontean, izen-abizenak jarrita.

Agiriak: Jardunaldien lehen egunean ordainketa agiria aurkeztu beharko da. Ikasle, langabetu eta erretiratuek euren egoera egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte lehenbiziko egunean.

EHUren kredituak: Ikastaro honetan parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek kreditu bat eskuratzeko aukera izango dute.