2019-20 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskainiko da hirugarrenez.
EGITARAUA
IZEN-EMATEA
PREZIOA:
- 1.215 euro. 415 euro matrikula eta 80 euro hilero.
- Harpidedunek 50 €ko beherapena izango dute. Beraz, matrikulan 365 € ordaindu beharko dute.
- Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula orria bete behar da eta jarraian ordainketa egin, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929
OHARRAK (ondo irakurri):
- Matrikula ordaindu ostean onartuko da pertsona hori kurtsoan. Eusko Jaurlaritzak homogolatutako ikastaroa da.
- Lehentasuna harpideek eta izena lehengo ematen dutenek izango dute.
- Saio gehienak Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean egingo dira.
- Prezioan hamaiketakoak eta otorduak sartuta daude.
- Egitarau osoa alboko PDF dokumentuan ageri da.
- Izena emateko epea ekainaren 7an amaituko da.