2024-2025 ikasturte osoko formazioa. 

 

Haurrari emozio eta desioak espazio seguruan adieraztean, bere garapen afektibo emozioala orekatua bideratuko da. Lasaitasun eta segurtasun fisikoa eta afektiboa ematen duen espazioa eskaintzen badugu, haurrak diren eran azalduko dira. Psikomotrizitateak haurrari segurtasun lekua eskaintzen dio eta horretarako beharrezkoa da formazio honetan lantzen diren eduki eta bizipen saioak egitea.

 

Ikastaroan parte hartuko duten ikasleek (irakasle zein hezitzaile) helburu hauek barneratuko dituzte:

  • Gorputzaren bidezko komunikazioak eskatzen duen errespetuzko entzute, itxarote eta laguntzeko trebetasunak eta gaitasunak eskuratzen hastea haurraren garapen aldiak (afektibo, emozional, motor, moral eta sozialak) positiboki garatzen lagunduz.
  • Era berean, formakuntzan parte hartuko dutenek, haurrek egingo duten jolas librea ikustea, behatzea eta beren beharrak interpretatzen hastea.
  • Horrela, haurraren garapen integrala bultzatzean genero ikuspegiaren kontzientzia hartuz psikomotrizitate jardueretan genero desberdintasunak sortzen dituzten egoerak antzeman eta berbideratzeko estrategiak garatzea.
  • Haurrei psikomotrizte gelan bizi dituzten emozioak onartu, ulertu eta erregulatzeko errekurtsoak izatea. Emozio guztien funtsio erregulatzeilea ezagutu eta bideratzen ikastea.