Urteroko legez, Durangoko azokan izango gara abenduaren 4tik 8ra, monografikoak, liburuak, CDak, musika-materiala... saltzen. Dagoeneko dena prest daukagu Goienkale 89an. Ohi bezala prezio eta eskaintza bereziak izango ditugu Durangon. 

Protuktu guztiak merkeago jartzeaz gainera, azokan Hik Hasi nahiz Hazi Hezi aldizkarian harpidetza egiten dutenek salgai ditugun material guztien artetik bat hautatu eta opari eramateko aukera izango dute. Aurtengo nobedadea kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketen "Orain" CDa da. Marina Pintos piano eta yoga irakaslea da diskoaren egilea eta Saguganbara gunean egingo du aurkezpena abenduaren 6an, 12:30etik 13:00etara.