Demokraziaren oinarrizko betebeharrak direnak eskatu zituzten hainbat ikaslek, langilek eta irakaslek. Egin dezagun urratsa ekimenarekin bat egin dute eta urtarrilaren 8an Bilbon egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin dute.Dagoeneko norbanakoen eta eragileen 3.500dik gora atxikimendu jaso ditu ekimenak, eta babesak biltzen jarraitzen du www.egindezagunurratsa.info webgunearen bidez.